XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halabeharrez mondrauetar

Petra, Isidora, Simona eta Maria Santos

Erreportaia

Arantzazu Loidi

Kalean ikusten ohituta bagaude ere, ezezagunak dira.

Euren herritik halabeharrak ekarri ditu Arrasatera, seme-alabaren baten etxera, edo erreportai honetako batzuk bezala, etxe batetik bestera hilabeteka.

Salamanca, Soria, Caceres, Andaluzia... baina orain Arrasate da euren herria.

Eguzkitara hezurrak epeltzera bezain gustora atera dira gure orrialdeetara.

Sasoi baten, orain urte asko ez dela, kooperatibetara edo bestelako enpresetara lanera etorritako langileek, etorkinek, euren herriaz hitz egiten digute askotan.

Eta jatorri edo erro horiei bizirik eusteko taldeak sortu dira Arrasaten, Al Andalus eta Corazon de Encina horren lekuko.

Belaunaldi horrek hangoa eta hemengoa dela aitortzen du, hurrengo belaunaldiak hemengoa dela.

Baina familia horietako askotan aittajaun edo amandreak ere ekarri dituzte, eta eurekin jarri nahi izan dugu gaurko zita.

Sarritan kalean goazela ikusten ditugun modu eta leku berean daude bilduta gaur ere, eta tertuliakide dira Petra, Isidora, Maria Santos eta Simona.

Hiztunak direla antzematen bazaie ere, isilik eta lotsaz begiratzen diote euren hitzak hartu nahi dituen tresnari.

Galdetu nahi duzuna, guk erantzuteko modukoa bada, eta irekiaz doa komeztazioa, lagunarteko giroa.

ETXERIK ETXE

Petrak 93 urte ditu, Robledillokoa da, Avilakoa, eta bere 11 seme-alabak bisitatzen pasatzen du urtea, hilabete batzuk hemen eta beste batzuk han.

Maria Santos, Petra, Isidora eta Simona, Salamanca, Avila eta Soriatik etorriak.